Gorka Lasa

Benetan Begiratu.

Antolakuntzako Goi Mailako Industria Ingeniaritzan titulatu nintzen Nafarroako Unibertsitatean, 1997an. Bokazioagatik baino, etorkizunagatik egin ohi diren ikasketa horietarikoak, tira, garai hartan ez nekien benetan zer gustatzen zitzaidan. Beraz, «etorkizuna du»-k eraman ninduen. 17 urte behar izan nituen “benetan begiratu” eta zer nahi dudan konturatzeko.

Konturatzea ez zen oso azkarra izan, baina hainbat sektoretako enpresetan egindako inginaritza ibilbidea (jokurako kartak, komunikazioa, elikadura, etab), beharrezkoa izan da enpresen egituraketa eta haien beharrak identifikatzeko, eta pertsonak ulertzeko. Guzti honek gaur egun balio haundia dauka niretzat, argazki kameran begia jartzerakoan.

2015. urtean, argazkia eta nire «benetako lana» bateratzen hasi nintzen, eta piskanaka argazkilaritzaruntz gero eta indartsuago abiatu nintzen: nire lekuan nagoela sentitzea da, mugitzen nauen eta zoriontsu egiten nauen hori egitea. Bizitzea.

coffee look

Coffee

Eta niri buruz hitz egitea, Coffee, txokolate kolorezko Labradore eder honetaz hitz egitea ere bada. Argazkien edizio arratsaldetako kidea, hondartzako ibilbide luzeetako laguna… eta Labradore on baten moduan, emozioz eta pozez beteriko tsunamia.